Skip links

Nor
ga
ra

Ikus-entzunezko sortzaileak

Kontatzea merezi duten istorioekiko konpromezua dugu.

Edurne

Rut

No
so
tras

Creativas Audiovisuales

En HAIAK usamos la fuerza de la imagen para conectar y transformar y nos comprometemos con las historias que merecen ser contadas.

Edurne

Rut

HAIAK-en motorra Edurne eta Rut osatzen dute. Lagunak haurrak zirenetik eta sormen-taldea duela 10 urte baino gehiagotik.

Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatuak, ikasketa garaian piztu zen gugan istorio errealekiko interesa, hau da, formatu dokumentalarekiko interesa.

Izen eta abizen propioak dituzten istorio txikiak erakartzen gaituzte, inguratzen gaituztenenak, gertukoenak.

Benetako istorioek mugiarazten gaituzte zineman tresna eraldatzaile gisa konfiantza izaten jarraitzera.

PAGOA-rekin hasi zen dena: gure karrera-amaierako proiektua. Eta zerbait hobetu dugula uste dugu!

Ia bizitza erdia partekatzeak aparteko balioa ematen digu. Lagunak, ikaskideak, koadrila eta talde sortzailea gara. Hori dela eta, gaitasun berezia dugu, hizkuntza bera hitz egiten dugu eta erreferentziak eta erreferenteak partekatzen ditugu

Euskaldun elebidunak gara, eta, beraz, euskara hutsezko proiektuei ere egin diezaiekegu aurre.

GURE BALIOAK: AHALEGINA, HURBILTASUNA, IRISGARRITASUNA, PROFESIONALTASUNA, SINPLETASUNA, ENPATIA, KONPROMEZUA.

Proiektu bat esku artean baduzu edo kontsultaren bat egin nahi baduzu,
jar zaitez gurekin harremanetan.